- Tourreko ekitaldia gure lurraldean gauzatu ahal izan dadin laguntzeko.
- Munduko hirugarren kirol-ekitaldirik handiena barrutik bizitzeko.
- Abantailez eta aitortzez gozatzeko.
- Nire zaletasun bereko lagunak ezagutzeko.
Tour Lagunak
Euskadi mundura konektatzeko aukera paregabean, inoizko kirol-ekitaldi onenetako baten inguruan herritarren lankidetza sustatzeko ekimena da Tour Lagunak.
- Adinez nagusia izatea.
- Ahal dela, gidabaimena edukitzea.
- Hitzekoa eta arduratsua izatea.
- Gogoa eta motibazioa izatea.
- Zure lankidetza funtsezkoa izango da lasterketaren segurtasuna bermatzeko.
- Esleitzen zaizkizun bidegurutze, errepide, irteera eta bigarren mailako sarrerak zainduko dituzu. Beti errepide nagusian, lasterketaren lehen lerroan.
- Esleitzen zaizun puntura iristerik ez baduzu, erakundeak haraino iristen lagunduko dizu.
- Esperientziarik ez baduzu, ez kezkatu! Behar duzun prestakuntza eta material guztia emango dizugu.
- Eta ez zara bakarrik egongo, erakundearekin etengabe harremanetan egoteko komunikazio-sistema bat egongo da.
- Arreta jartzea zure jarduera behar bezala betetzeko ematen zaizkizun informazio- eta prestakuntza-materialetan.
- Antolakuntzarekin hartutako konpromisoak betetzea.
- Tourreko egun batean gutxienez prest izatea, 6/8 orduz.
- Agindutako zereginak arduraz gauzatzea eta antolakuntzaren jarraibideak betetzea.
- Tour Lagunaren egiaztagiria behar bezala erabiltzea.
- Emango dizkidaten baliabide materialak zaintzea.
- Antolakuntzak dagokizun jarduerarako beharrezko ekipamendu eta material guztiak emango dizkizu.
- Kit hau emango zaizu: motxila, kamiseta, txalekoa, bisera, txubaskeroa (pontxoa), txilibitua, banderatxoa eta janari-txartela.
- Euskadiko Txirrindularitza Federazioak erantzukizun zibileko eta istripuetako aseguru bat egingo dizu.
- Amaitutakoan, zure lankidetzaren ziurtagiria emango dizute.
- Tour Lagunak izango dituzten zozketa esklusiboetan partehartu ahal izango duzu.
Oso erraza da!
- Ziurta iezaguzu nahitaezko baldintzak betetzen dituzula: adinez nagusia izatea eta gidabaimena edukitzea.
- Bete ezazu proposatu dizugun formularioa
- Datuak jaso behar dizkizugu zurekin harremanetan jartzeko eta erantzukizun zibileko eta istripuetako asegurua izapidetzeko.
- Ahaztu gabe adierazi iezaguzu zein etapatan edo etapetan parte hartu nahi duzun.
- Udalerri jakin batean egotea nahiago baldin baduzu, adierazi ahal diguzu. Aukera hori kontuan hartuko da, baina erakundeak beste kokapen bat proposa diezazuke, beharraren arabera.
- Izen-emate bikoitza bidali ahal diguzu, beste lagun batekin parte hartu nahi baduzu.
- Izena eman!